2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Hezkidetza bai, baina zer da hori?

Hezkidetza norberaren banakotasun, berezitasunaren arabera, izaera desberdinak onartuz, genero-sexu sistematik at egiten den pertsonen hezkuntza dela ulertzen dugu. Irizpide sexistek barnebiltzen dituzten, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balore, portaerak e.a. transmititu gabe heztea da. 



Pertsona autonomoak izateko, gure bizitza proiektuen jabe izateko, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan, behar ditugun gaitasunak garatzea ahalbidetzeko helburuekin. Kontzientea den prozesu hezitzailea da eta neska eta mutilen arteko aukera berdintasunean oinarritzen da, pertsonen garapen integrala lortu nahian. 


Informazio guztia Hezkidetza Lau Haizeetara egitasmotik atarata.

2013(e)ko urriaren 28(a), astelehena

Haurrentzako Indie musika


Candela 7 urteko neska bat da, eta bere gurasoekin batera musika talde bat sortu du. Los Supremos (Candelaren gurasoek) eskolaz-kanpoko jarduera bat bezala planteatu zuten proiektua, bere alabarekin denbora pasatzeko aitzaki moduan. Baina Candelak badaki abestu baino lehen etxekolanak egin behar dituela, musika munduan jarraitzeak eskolan ateratzen dituen notak baldintzatuko dute.




Nire lehengusina txikiak Candelaren kontzertu bat ikusi zuen lehenengo aldian, hiru urte zituen, eta aho-zabalik gelditu zen, heldu askoren ostean, bera bezalako haur batek eszenatoki gainean abesten eta dantzatzen ikustean. Gelditu zitzaion aurpegi horregatik da sarrera hau, nire lehengusinak momentu horretan bere amets zoroenak ere egi bihurtzeko aukera izango zuela pentsatu zuelako, eta hori Candelari eta bere gurasoei eskertzekoa dela uste dut. 



 Argazki honetan, Candela y Los Supremos taldeak 2012.urtean Madrilen ospatzen den Día de la Músican emandako kontzertua agertzen da.


Hemen, taldearen "El desalojo del Piojo" abestiaren bideoa uzten dizuet.



Pertsonalki, ez zait taldearen estiloa asko gustatzen, baina hori beste kontu bat da.

2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

Haurrentzako YOGA

Haurrek ere milaka urteko diziplina honekin goza dezakete. Yogak gorputzaren eta buruaren arteko oreka mantentzen laguntzen duen diziplina psikofisikoa da. Yogaren jarrera guztiak naturan inspiratuak daude, eta animaliak, landareak edo naturaren formak imitatuz haurra bere gorputza hobeto ezagutu dezake. 


Bartzelonan urtero ospatzen den Primavera Sound uda jaialdiko aurtengo edizioan, Yoguitos haur eta familientzako Yoga taldeak egindako tailerrean, adin ezberdinetako haurrek parte hartu zuten. Haurrek pilo bat disfrutatzen dute arnasketa edo kontzentrazio teknikak ikasten duten bitartean. 



Informazio gehiagorako Yoguitos-en webgunea bisita dezakezu!

2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

Bidai berri baten lehenengo urratsak

Blog honetan haurtzaroari, haurrei eta horien inguruko gaiak landuko ditut. Ez naiz gai zehatz batean zentratuko, bueno, egia esan bai, nitan zentratuko naiz, haurren edo haur-hezkuntzari buruzko niretzat gai interesgarriak direnei buruz hitz egingo dut.

Blog honetan, pedagogia ezberdinen informazio zehatzak aurki ahal izango dituzu, baina haurren argazki bildumak, elkarrizketak edota Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloan egindako zenbait lan.

Ezer ez da bardin honetan, ezin izango da ezer aurreikusi. Bidetik topatzen ditudan berriak edo nire interesen araberako sarrerak aurkituko duzue hemen. Agian blog hau, nire burua, pixka bat bada ere, ezagutzeko baliagarria izan daiteke.

ONGI ETORRIAK