2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Don't underestimate me, GIRLS!

Garai hauetan non gabonak eta kontsumoa eskutik doazen, jostailu eta oparien inguruko publizitatea, urteko beste garai batzuetan baino presenteago dago.

Badakigu ze garrantzia duen jolasteak umeen hezkuntzan. Ongi pasatzeaz gain, izaten ikasten dutelako.
 
Beraz, ongi aztertu behar dugu, jolas horiekin ze jarduera eta rol garatu behar dituzten, ze paper hartzen duten…


Neskak:  
Zer egin: ama izatera jolastu, sukaldatu, erosketak egin, modaz hitz egin…  
Irudiak: arrosa kolorea, izarrak, loreak, pastel koloreak, brillantinak, fantasiazko espazio irrealak, haur kantak, ahots finak…
 
Mutilak:  
Zer egin: indarkeriarekin zerikusia duten jolasak, gerrak, borrokak, supereroiak, indarrarekin jolastu, konpetibitatea-karrerak…  
Irudiak: Espazio erreal eta arriskutsuak (mendiak, gaua…), urdin kolorea nagusi, kolore fuerte eta saturatuak (urdina, beltza, gorria, marroia..), iluntasuna, gizonezko nagusi baten ahotsa…


Guzti honekin erabat apurtzen duen bideo bat topatu dut sarean. Iragarki ezberdin bat da, neskei zuzendutako bideoa.


Neskak ez direlako txikitatik amak izan behar, ezta sukaldariak izan behar, ezta printzesen ipuinak irakurri behar, nahi dutena izan behar dira. Nik ez zaituztet larrosak eta garbiak nahi, zikin eta mila koloretakoak nahi zaituztet!

ZORIONAK ETA URTE BARRI, BAKETSU ETA PAREKIDEA IZAN!

2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

Dantza baino gehiago

Jon Andoni Cobo, Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa Barakaldoko Nikolas Larburu Institutuan ikasi zuen eta segituan, Haur Hezkuntzako Gradua aurtengo kurtsoan ikasten hasi da Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan. 

Bere denbora librean, Jon Andonik bere herriko Euskal-Dantza taldean aritzen da dantzari zein monitore moduan. Jon Andonik parte hartzen duen Enarak Dantza Taldeak, Euskal kultura zabaltzen eta sustatzen du Meatzaldeko Las Karreras herrian. Horretarako, Enarak hainbat jaialdi prestatzen ditu urtean zehar, adibidez,  Euskal Mitologia, Herri Kirolak, Ama Lurra,...


Noiz hasi zinen dantzatzen, Jon Andoni?

3 urterekin hasi nintzen dantzatzen, gaur egun arte. Las Karreraseko Enarak dantza taldean. Bai esan behar dut,  bi edo hiru urte egon nintzela dantza egin barik, baina 2007 urtetik aurrera etengabekoa izan da.

Eta noiz eta zergatik hasi zinen haurrei dantza-klaseak ematen?

Duela lau urte (2009an) hasi nintzen dantza monitore bezala, aurretik zegoen monitorea utzi behar izan zuen lana eta taldeko zuzendaritza taldeak aukera eman zidan dantza monitore bezala aritzeko. 
 
Haurrekin egotea eta haurrak tratatzea nire gustukoa izan da beti, eta honi gehitzen baldin badiogu dantzatzea ere gustatzen zaidala, monitore bezala aritzea aukera ona izan zitekeela pentsatu nuen.   

Zer lantzen duzue klasean dantzaz gain?

Beti argi usten diet gurasoei haurrak dantza egitera datozela, beraz, dantzak lantzea helburu nagusia da. Baita, haurrak ez direla behartuta etorri behar, dantzak hautazkoak direla eta bakoitzak aukeratu behar du etorri nahi duen ala ez.
 
Izan ere, beste helburu batzuk lantzen ditugu klaseetan, hala nola: 

-Laguntasuna eta elkarlana: talde bat gara eta talde osoa batera dantza egingo du. Adin desberdinetako haurrak nahasturik daudenez, haien artean laguntza eta azalpenak ematen dira. Elkarlanerako jolasak ere lantzen ditugu.

-Autonomia niretzako puntu garrantzitsu bat da, haurrak lokalera sartu bezain laster, txamarra edo beharrezkoa dena kendu eta dantza egiteko zapatilak jartzen dituzte haiek bakarrik. Entsegua amaitzean, bakoitzak bere zapatilak kutxan sartu eta kaleko zapatak jarri behar dituzte. Hasierako egunetan, kostatzen zaie dinamika hori hartzea, baina egunak pasa ahala badakite zer egin behar duten eta non utzi behar dituzten bai zapatilak, bai arropa. Haur nagusienak eta ni laguntza emateko egoten gara.

-Motrizitatea lantzen dugu, noski, gorputzaren kontrola izatea garrantzitsua  da dantza egiterako orduan, agian txikia zarenean ez dauka garrantzia handirik, baina ohiturak hartzen bazoaz pixkanaka pixkana heldua izatera pasatzen zarenean gero eta garrantzia gehiago izango du.
Horretarako gorputz ariketak egiten ditugu, oreka mantentzekoak, erritmoak jarraitzekoak, gorputz adierazpen jolasak …

Saio dinamikoak egiten saiatzen naiz; dantzak egin bai, baina abestiak eta jolasak ere lantzen ditut, eta, azkenik,  niretzat oso garrantzitsua den faktore bat INPROBISAZIOA da, askotan ez dakizu zein izango den haurren erantzuna, beraz, inprobisatzeko gaitasuna izatea beharrezkoa da momentuan edo behar denean gauzak aldatu ahal izateko.

Zure klaseko haurrek dantza jaialdietan parte hartzen dute.  Nola prestatzen dituzu haurrak horretarako? Nola animatzen dituzu? Zer suposatzen du haientzat dantza jaialdietan parte hartzea?

Kurtso hasieran, urte osoan garatuko den programazio bat prestatzen dugu, bertan, landuko diren dantzak edo koreografiak zehaztu egiten dira gutxi gora behera.

Dantzaldiak normalean beti data berberetan ospatzen dira, beraz saioak prestatzerakoan horrek errazten du, kalkulatu ahal dugulako zenbat denbora izaten dugun eta denboraren antolaketa egoki bat izateko aukera ematen digu.

Behin jakinda zeintzuk izango diren egingo ditugun dantzak, haurrei azaltzen zaie zer izango da egingo duguna eta dantzaren jatorria zein den azaltzen diet. Batzuetan, zaila da haientzat ulertzea ospatzen ditugun jaialdiak, baina momentua heltzen den heinean gogoekin hartzen dute, baita, urduri jartzen dira bere familia osoa joango delako ikustera nola dantzatzen duten.



Batzuetan bestelako irteerak egiten dituzue taldean. Kontatu.

Bai, haurren motibazioa sustatzeko eta premia bezala, irteerak egiten ditugu. Duela gutxi, Orozkoko aterpetxe batean egon ginen asteburu pasa, bertan jarduera anitzak egin genituen: gin-kanak, mozorroak, txotxongiloak, antzerkiak, tailerrak… eta gauetan "diskoteka". Haurrak oso motibatuta egoten dira asteburu osoan, eta urtean zehar irriketan daude horrelako txangoaren zain. 

Haurrekin joaten garen monitoreentzat esfortzu handia suposatzen du, antolaketa handia baita, halaber, haurren aurpegiak irribarrez ikustea edo gurasoak kaletik ikustean zoriontzea egin dugun lanagatik guretzako ohore bat da. 

Beste aldi batean Mungian dagoen Izenaduba Basoan egon ginen (Olentzeroren etxea). Bertan pertsonai mitologikoen munduan sartu ginen, izan ere, dantza taldean Euskal Mitologiari buruzko jaialdi bat egin genuen eta haurrak hobeto uler zezaten zein zen gaia, ideia ona iruditu zitzaigun horrelako txango bat prestatzea.


Gurasoek paper garrantzitsua betetzen dute dantza taldearen barruan? Zelako laguntza eskaintzen dizute?

Bai. Haur talde bakoitzeko 2 arduradun izaten ditugu. Arduradun hauek alde batetik, nik emandako informazioa guraso guztiei transmitituko diete eta bestetik, horren laguntza nagusia izaten da dantzaldietan, jaietan edo ospakizunetan. 

Horrek ez du esan nahi beste gurasoak laguntzarik ematen ez duten, baina arduradun hauekin lortu nahi dena da guraso guztiek informazio osoa jasotzen dutela ziurtatzea.

Gurasoen parte hartzea oso garrantzitsua da eta antolatzen ditugun ekintza edo ekitaldi guztientzat haien laguntza jasotzen dugu, adibidez; txosnarako, urteko festibalerako, txangoetarako... 

Bueno, eta amaitzen joateko, haurrei dantza klaseak ematea, zer suposatzen du zuretzat?

Lehenik eta behin denbora eskaini behar zaio entsegu bakoitzari, astean behin entseatzen dugu eta, halaber, saioak programatzeari ere denbora dedikatu behar zaio (arropa aukeratu, materialak prestatu…) 

Beste aldetik, pertsona bezala asko aberasten zaitu eta horrek gogoz eta motibazioz lanari ekitea eragiten du, izan ere, haurren poztasuna eta gozamena ikustea dantzatzen duten bitartean ohore bat da niretzat.