Jon Andoni Cobo, Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa Barakaldoko Nikolas Larburu Institutuan ikasi zuen eta segituan, Haur Hezkuntzako Gradua aurtengo kurtsoan ikasten hasi da Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan.
Bere denbora librean, Jon Andonik bere herriko Euskal-Dantza taldean aritzen da dantzari zein monitore moduan. Jon Andonik parte hartzen duen Enarak Dantza Taldeak, Euskal kultura zabaltzen eta sustatzen du Meatzaldeko Las Karreras herrian. Horretarako, Enarak hainbat jaialdi prestatzen ditu urtean zehar, adibidez, Euskal Mitologia, Herri Kirolak, Ama Lurra,...
Noiz hasi zinen dantzatzen, Jon Andoni?
3 urterekin hasi nintzen dantzatzen, gaur egun arte. Las
Karreraseko Enarak dantza taldean. Bai esan behar dut, bi
edo hiru urte egon nintzela dantza egin barik, baina 2007 urtetik aurrera
etengabekoa izan da.
Eta noiz eta zergatik hasi zinen haurrei dantza-klaseak ematen?
Duela lau urte (2009an) hasi nintzen dantza monitore bezala, aurretik
zegoen monitorea utzi behar izan zuen lana eta taldeko zuzendaritza taldeak
aukera eman zidan dantza monitore bezala aritzeko.
Haurrekin egotea eta haurrak tratatzea nire gustukoa izan da
beti, eta honi gehitzen baldin badiogu dantzatzea ere gustatzen zaidala, monitore bezala aritzea aukera ona izan zitekeela pentsatu
nuen.
Zer lantzen duzue klasean dantzaz gain?
Beti argi usten diet gurasoei haurrak dantza egitera
datozela, beraz, dantzak lantzea helburu nagusia da. Baita, haurrak ez direla
behartuta etorri behar, dantzak hautazkoak direla eta bakoitzak aukeratu behar
du etorri nahi duen ala ez.
Izan ere, beste helburu batzuk lantzen ditugu klaseetan, hala
nola:
-Laguntasuna eta
elkarlana: talde bat gara eta talde osoa batera dantza egingo du. Adin
desberdinetako haurrak nahasturik daudenez, haien artean laguntza eta azalpenak
ematen dira. Elkarlanerako jolasak ere lantzen ditugu.
-Autonomia
niretzako puntu garrantzitsu bat da, haurrak lokalera sartu bezain laster,
txamarra edo beharrezkoa dena kendu eta dantza egiteko zapatilak jartzen
dituzte haiek bakarrik. Entsegua amaitzean, bakoitzak bere zapatilak kutxan
sartu eta kaleko zapatak jarri behar dituzte. Hasierako egunetan, kostatzen
zaie dinamika hori hartzea, baina egunak pasa ahala badakite zer egin behar
duten eta non utzi behar dituzten bai zapatilak, bai arropa. Haur nagusienak eta ni laguntza emateko egoten gara.
-Motrizitatea
lantzen dugu, noski, gorputzaren kontrola izatea garrantzitsua da dantza egiterako orduan, agian txikia
zarenean ez dauka garrantzia handirik, baina ohiturak hartzen bazoaz pixkanaka
pixkana heldua izatera pasatzen zarenean gero eta garrantzia gehiago izango du.
Horretarako gorputz ariketak egiten ditugu, oreka
mantentzekoak, erritmoak jarraitzekoak, gorputz adierazpen jolasak …
Saio dinamikoak egiten saiatzen naiz; dantzak egin bai, baina
abestiak eta jolasak ere lantzen ditut, eta, azkenik, niretzat oso garrantzitsua den faktore bat
INPROBISAZIOA da, askotan ez dakizu zein izango den haurren erantzuna, beraz,
inprobisatzeko gaitasuna izatea beharrezkoa da momentuan edo behar denean
gauzak aldatu ahal izateko.
Zure klaseko haurrek dantza jaialdietan parte hartzen dute. Nola prestatzen dituzu haurrak horretarako?
Nola animatzen dituzu? Zer suposatzen du haientzat dantza jaialdietan parte
hartzea?
Kurtso hasieran, urte osoan garatuko den programazio bat
prestatzen dugu, bertan, landuko diren dantzak edo koreografiak zehaztu egiten
dira gutxi gora behera.
Dantzaldiak normalean beti data berberetan ospatzen dira,
beraz saioak prestatzerakoan horrek errazten du, kalkulatu ahal dugulako zenbat
denbora izaten dugun eta denboraren antolaketa egoki bat izateko aukera ematen
digu.
Behin jakinda zeintzuk izango diren egingo ditugun dantzak,
haurrei azaltzen zaie zer izango da egingo duguna eta dantzaren jatorria zein
den azaltzen diet. Batzuetan, zaila da haientzat ulertzea ospatzen ditugun
jaialdiak, baina momentua heltzen den heinean gogoekin hartzen dute, baita,
urduri jartzen dira bere familia osoa joango delako ikustera nola dantzatzen
duten.
Batzuetan bestelako irteerak egiten dituzue taldean. Kontatu.
Bai, haurren motibazioa
sustatzeko eta premia bezala, irteerak egiten ditugu. Duela gutxi, Orozkoko
aterpetxe batean egon ginen asteburu pasa, bertan jarduera anitzak egin
genituen: gin-kanak, mozorroak, txotxongiloak, antzerkiak, tailerrak… eta
gauetan "diskoteka". Haurrak oso motibatuta egoten dira asteburu
osoan, eta urtean zehar irriketan daude horrelako txangoaren zain.
Haurrekin joaten garen monitoreentzat esfortzu handia suposatzen
du, antolaketa handia baita, halaber, haurren aurpegiak irribarrez ikustea edo
gurasoak kaletik ikustean zoriontzea egin dugun lanagatik guretzako ohore bat
da.
Beste aldi batean Mungian dagoen Izenaduba Basoan egon
ginen (Olentzeroren etxea). Bertan pertsonai mitologikoen munduan sartu ginen,
izan ere, dantza taldean Euskal Mitologiari buruzko jaialdi bat egin genuen eta
haurrak hobeto uler zezaten zein zen gaia, ideia ona iruditu zitzaigun
horrelako txango bat prestatzea.
Gurasoek paper garrantzitsua betetzen dute dantza taldearen barruan? Zelako laguntza eskaintzen dizute?
Bai. Haur talde bakoitzeko 2 arduradun izaten ditugu.
Arduradun hauek alde batetik, nik emandako informazioa guraso guztiei
transmitituko diete eta bestetik, horren laguntza nagusia izaten da
dantzaldietan, jaietan edo ospakizunetan.
Horrek ez du esan nahi beste gurasoak laguntzarik ematen ez
duten, baina arduradun hauekin lortu nahi dena da guraso guztiek informazio
osoa jasotzen dutela ziurtatzea.
Gurasoen parte hartzea oso garrantzitsua da eta antolatzen
ditugun ekintza edo ekitaldi guztientzat haien laguntza jasotzen dugu,
adibidez; txosnarako, urteko festibalerako, txangoetarako...
Bueno, eta amaitzen joateko, haurrei dantza klaseak ematea, zer suposatzen du zuretzat?
Lehenik eta behin denbora eskaini behar zaio entsegu
bakoitzari, astean behin entseatzen dugu eta, halaber, saioak programatzeari
ere denbora dedikatu behar zaio (arropa aukeratu, materialak prestatu…)
Beste aldetik, pertsona bezala asko aberasten zaitu
eta horrek gogoz eta motibazioz lanari ekitea eragiten du, izan ere, haurren
poztasuna eta gozamena ikustea dantzatzen duten bitartean ohore bat da
niretzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina