2013(e)ko azaroaren 30(a), larunbata

Paideia Eskola Librea

Paideia (grekeraz παιδεια, "hezkuntza" edo "formakuntza",  παις, herrialdea, "umea").

Paideia eskola 1978ko urtarrilean abiarazi zuten Meridan (Badajoz, Espainia). Hasierako proiektua Frenegal de la Sierran garatzen hasi zen, "Eskola Askatasunean" saiakerak, ezin izan zituen gainditu administrazio frankistaren oztopoak. Iniziatiba hau, hezkuntzan zebiltzan 3 emakume profesionalen eskutik hasi zen: Concha Castaño, Mª Jesús Checa eta Josefa Martín.

Eskolaren autogestioa
 
Paideia, eskola askeak, era autogestionatuan funtzionatzen du. Paideia Kolektiboa, kooperatiba batek eta kolektibo batek osatzen dute. Kolektibo hau, eskolan, denbora-osoan, lan egiten dituzten pertsonaz osatua dago, baita eskolatik kanpo lan egiten dutenak ere, eta bere lana bukatzerakoan, eskolako jardunean sartzen dira. Bestelako lana duten pertsonek, laguntza ekonomikoa eskaintzen dute.
Erabakiak, taldekoak eta asanblearioak dira, eta pertsona bakoitzak, bere aukeren arabera ematen du eta bere beharren arabera jaso.


Eskolaren ekonomia

Gurasoek egiten duten aportazio ekonomikoa, ahalik eta txikiena izaten saiatzen dira; garraioa, gosaria, bazkaria, materiala, … langileen soldatak modu honetaz ordaintzen dute: gastu guztiak ordaindu eta gero, gainontzekoa, 5 langileen artean banatzen da. Kontuan hartu behar dugu, kooperatibako kideek, hilero ordaintzen duten kuota, soldata hauek osatzeko lagungarria dena. 

Diru-sarrera hoietaz gain, beste batzuk badaude: guraso batzuek ordaintzen duten elkartasuneko kuota, adibidez. Dena den, arazo ekonomikoak, eskolara etortzeko inoiz ez dira muga izan.
Beste alde batetik, talde libertarioetatik mota guztietako laguntza heltzen zaie; dirua, janaria, eskola-materiala...



Hamabost minutuko bideo honetan Paideia Eskola Libre aurkezten da, hezkuntza libertarioaren barruko proiektu autogestionatutako bat da. Meridan dagoen eskola honek Anarkismoaren ideiak hezkuntzaren esparruan garatzen ditu: autogestioa, askatasunezko hezkuntza, kooperazioa, antiautoritarismoa, asambladen erabilpena...




Paideia Eskolako web-gunea: http://www.paideiaescuelalibre.org/

Paideia Eskolak urtero irakasle edo hezitzaileentzako formakuntza kurtsoak eskaintzen ditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina