2013(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

Waldorf

Rudolf Steiner pedagogia famatu honen aintzindaria izan zen, Waldorf zigarro fabrikako langile guztien seme-alabentzako eskola libre bat antolatzeko eta zuzentzeko enkargua jaso zuen. Eskola libre honetan erabilitako pedagogia mota, giza naturaren ezagutza sakonetik abiatzen zen, giro aske eta sortzaile batean.


Eskola berehala hedatu zen mundu osotik zehar. 


Pedagogia honen ezaugarri aipagarrienak:

- Askatasuna, hezkuntzaren oinarria da.
- Naturarekiko harremanei garrantzia handia ematen zaie.
- Haur bakoitzaren erritmoak errespetatzen dira.
- Haurra da ekintza eta une guztien erdigunea.
- Eskolako ordutegiaerritmo naturala jarraituz antolatzen da.
- Ikasgaien prozesuen parte izaten ikasten dute haurrak.


Waldorf pedagogiak haurren haur-hezkuntzako etapa osoan irakasle berdinarekin egotea eskatzen du, horrela irakasleak haurrak sakonki ezagutzea bermatuko du. 


Materialak:

Waldorf pedagogiak gutxi definitutako objektuak proposatzen ditu haurren jolasetarako, haurren irudimena lantzeko helburuarekin.  Haurrek klasean erabiltzen dituzten jostailuak eskuz eta material naturalak erabiliz eginikoak dira. 


Trapuzko panpinak, larruzko animaliak, egurrezko zaldiak, koloretako oihalak edo objektu naturalak (pinaburuak, adarrak,...) dira edozien Waldorf eskolatan aurki daitezkeen jostailuak. 



Waldorf pedagogiaren informearen sarreran “La muñeca hermosamente terminada comprada en una juguetería, con la expresión facial predeterminada es un impedimento para acompañar el estado anímico del niño y desarrollar su fantasía” baieztatzen da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina