Francesco Tonucci
psikologia ikerlaria da, marrazkilaria Frato ezizenez izenpetzen duena,
pentsalaria, eta, ezagun egin da batez ere, 1991. urtean bere
jaioterrian, Fano herrian (Italia) Udalarekin batera “Haurren hiria”
egitasmoa martxan jarri zuenetik. Harrezkero, Italiako ehun herritan
jarri zen martxan egitasmoa eta ekarpen handiak egin ditu Argentinan,
Mexikon, Kolonbian, Perun, Katalunian eta abarren.
Proposamen horrek hiriaren erdigunean
haurra ezartzen du, lurraldea haurrarengan pentsatuz antolatu behar dela
dio, eta horretarako prozesu parte hartzaileak proposatzen ditu eta horrekin batera haurren kontseiluak sortu ditu hainbat udaletan.
Kotxeak edonon
daudelarik, espazio publikoa berreskuratzearen beharra inoiz baino
garrantzitsuagoa da haurrek kalean jolas dezaten, eskolara bakarrik
joateko autonomia berreskura dezaten, kalea elkartrukerako izan dadin…
Eskolara oinez eta bakarrik! |
"Kaleak arriskutsuak dira haurrik ez daudelako" baieztatzen du Tonnucik bere Haurren hiria liburuan. Lorea Agirrek euskaratu du pedagogo italiar honen liburua eta Hik-hasin dago salgai.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina