Saretik nenbilela, Guraso feminista izatea; zenbait aukeraketa artikulo interesgarriarekin egin dut topo.
"Egia da patriarkatuaren mezuek inoiz baino
eraginkorrak diruditela: ez da beharrezkoa legeak ezartzea emakumeak
menperatzeko; andreak menpean mantentzeko arau ikusezinak gorputz ereduarekin eta maitasun erromantikoarekin lotuta daude nagusiki (nahikoa lan izango dute neskek bi kontu horiekin); mutilek ekintzaileak eta bortitzak izaten jarraitu behar dute (hortik ihes egitea ere ze zaila). Produktu kulturalak mezu horietarako garraio ezin hobeak dira.
Horrekin apurtzeko zeinbait irizpide.
- Emakumezko erreferente
majoak (ez konbentzionalak) umeei erakustea.
- Gizon interesgarriak
aurkitzea ere helburu dugu.
- Honako bizipen hauen bila gabiltza:
sedukzioa ez dela emakumeentzat bide bakarra, eta matxo alfa izateaz
gain beste aukera batzuk ere badaudela gizonentzat."
Honetaz aparte, bi alaben ama den Amelia Barquínek (KINKA blogaren idazlea), patriarkatuaren gizarte honetatik aldentzen diren eta haurrekin disfruta daitezkeen hainbat proposamen luzatzen dizkigu.
Benetan eskertzekoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina