Montessoriren ustez, haurrak mundua zentzumenak erabiliz bereganatzen du, horregatik klaseko materialari garrantzia handia ematen dio. Haurra ukituz, ikusiz, entzunez, usainduz, dastatuz eta mugituz ikasten duenez, zentzumen guztiak era progresiboan lantzen dituzten materialak sortu zituen.
Materialen ezaugarriak.
- Materialak auto-zuzentzaileak dira.
- Material bakoitzak ezaugarri bat lantzen du: kolorea, ehundura, luzera, forma, pisua… Eta ezaugarri horiek bakarka agertzen dira. Hasieran kontraste handiarekin aurkezten dira.
- Ezagutza kognitibo berrirako haurraren zentzumen gehienak erabiltzen dira.
- Materiala graduatua da.
Materialaren banaketa.
- Bizitzarako materiala (3-4 urtekoentzat)
- Zentzumenak lantzeko materiala (gelako guztientzat)
- Material akademikoa (prest dagoen haur guztiei zuzenduta).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina