2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Euskal-Herritik Saharara, eta bueltan



Irati Cifuentes, Portugaleten bizi den gaztea ez du denborarik galdu, ezta gutxiagorik ere. Ikasketak amaitu zituenetik ez da geldi egon, eta norako ezberdinak hartu ditu Finlandia edo Hungria, adibidez. Oraingoan, Sahara aldetik ibili da, eta bere esperientziari buruz hitz egiten du.

 

Zer ikasi duzu, Irati?
2011an Enpresen administrazio eta zuzendaritza lizentziatura bukatu nuen. Orain MBA bat egiten ari naiz enpresagintza sozialean espezializatua. MBAk enpresa sozialak gestionatzea eta zuzentzea ahalbidetzen du.Enpresa hauek ez dute etekin ekonomikoa bilatzen, etekin ekonomikoa etekin soziala lortzeko bailabidea da soilik. Aldi berean, pasa den astean lankidetza internazionaleko kurtso batean apuntatu nintzen.

Zertarako joan zinen Saharara?
Begirale kurtso bat ematera joan nintzen. Kurtsoa Gasteizeko Sahara elkartea http://www.saharaelkartea.org/ antolatzen zuen. Saharan kurtso bat emateko pertsona bat falta zitzaien eta ni lagundu nien kurtsoa antolatzen eta ematen Saharako errefuxiatu kanpamentuetan. Gu El Aaiun Wilaya-n egon ginen. Proiektuak 3 hilabete  irauten du eta azkenean hango 30 Saharawi begirale titulua lortzea du helburu.

Zer izan zen Saharara joatea bultzatu zintuena?
Azkeneko bi urte hauetan berrikuntza sozialeko munduan murgildurik egon naiz eta hainbat erakunde sozial ezagutu ditut. Uda amaitzean lanik gabe gelditu nintzen eta pentsatu nuen aukera ona izango zela GGKE (Garapenezko Gobernuz Kanpoko Erakundea) bat barrutik ezagutzea eta han nola lan egiten den ikastea. Gainera beti nahi izan dut lankidetzako proiektu batean parte hartzea eta kultura desberdinak ezagutzea.

Zer aurkitu zenuen hara heltzean?
Han dena basamortua da, kanpamentuak basamortuaren erdian aurkitzen dira. Etxeak adobez eginda daude eta familia gehienak jaimak dituzte. Aireportutik nire familiako etxera bidean harrituta geratu nintzen errepide ondoan zabor pila zegoelako, han zaborrarekin arazo handiak dituzte irtenbide bakarra erretzea baita eta hori oso kutsatzailea da. Ilusio handia egin zitzaidan ere heltzean gameluak ikustea errepidea gurutzatzen eta libre ibiltzen nahi zuten lekutik.


Familia baten etxean bizi zinen. Zelako familia motak aurkitu zenituen?
Gure proiektuan Euskadin bizi den Saharawi bat dugu eta honek bere familiaren etxean gelditzea utzi gintuen. Familiak han oso handiak dira eta kasu gehienetan elkarrekin bizi dira, etxeak bata bestearen ondoan daude. Hango kulturan familian bizitzeak oso garrantzitsua da, edozertarako laguntzen dira. Harremana haien artean oso estua da eta beti tea-ren ondoan biltzen dira hitz egiteko. Beti barre egiten daude, beti umore onez.
Familia batzuetan gazteak kanpoan ikasten dute Argelian, Espainian edo Kuban. Gero familiako zenbait gizon kanpoan lan egiten dute ere eta holan sarzten da familietan.

Zein da emakumearen papera familia barruan? Eta gizartean?
Emakume Saharawia familiaren enborra da. Emakumeak errefuxiatu kanpamentuak altxatu zituzten eta haien papera oso garrantzitsua da gizartean. Emakume Saharawiak eskubide asko ditu, nahiz eta kultura musulmana izan emakumeak banandu ahal dira eta berriro ezkondu daitezke. Janzkerari dagokionez, gorputz osoa estaltzen dute, ilea ez dute erakusten baina aurpegia ez dute estaltzen beste herrialde musulmanetan bezala.


Eta haurrak?
Haurrak oso pozik bizi dira. Kanpamentuetan askatasun ososz iblitzen dira, ez dago inolako arriskurik bakarrik egoteko egunean zehar handik jolasten. Gehienak eskolara joaten dira  astean hiru edo lau egunetan. Kanpamentu bakoitzean eskola bat baino gehiago dago. Kanpoan ezin da klaserik eman bero handia egiten baitu. Materialari dagokionez, eskola gehienetan eskasa da, baina behintzat umeak klasera joaten dira. 

Hezkuntza ez-formalari buruz, skout taldeak daude kanpamentu guztietan eta astean birritan begiraleak haiekin ekintzak egiten dituzte. Begirale asko daude eta gazteen elkarteak indar handia dute han. Oso beharrezkoak izan dira umeentzako eskubideak lortzerako orduan.

Haur saharawi asko etortzen dira uda pasatzera Euskal-Herrira. 
Euskal Herriko gizartea betidanik oso solidarioa izan da. Saharako gatazkarekin ere bat egiten du eta laguntza asko eskaintzen da, bai elkarte desberdinen bidez eta bai era pertsonalean. Uda guztietan Saharako ume asko Euskal Herrira etortzen dira familia desberdinetan uda pasatzera. Saharan udan 50 gradu edo gehiago dituzte eta umeentzat Iparraldera joatea ezinbestekoa bihurtzen da. Entzun izan dut ere gabonetan Euskal Herriko familia asko Saharara joaten direla egun hauek familia Saharawiekin egoteko. Neguko tenperaturak oso leunak dira basamortuan eta aukera ona izan daiteke Gabonak eguraldi horrekin disfrutatzea.


Eskerrik asko Irati, zure denboragatik, beti hor zaitudalako laguntza emateko prest. Eskerrik asko zure azken abenturari buruz hitz polit hauek eskaintzeagatik eta argazki polit hauek bidaltzeagatik. 




Bihotzez, eskerrik asko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina