Gaur egungo gizartean informatikak daukan garrantzia begi bistan
dago. "Informatika etorkizuna da" esatetik, "Informatika orainaldia da"
esatera pasa behar dugu. Eskolak ezin dio bizkarra eman egoera horri,
bizitzako tresna arrunta baita.
Ordenagailua liburua baino gertuago dago gaur egungo informazio
iturrietatik. Horrek esplikatuko luke ordenagailuak sortzen duen
haurrenganako erakarpena. Ordenagailuarekin aritzea alderdi ludikoarekin erlazionatzen du ikasleak. Ikaslea "jolastera doa" eta ez "ikastera".
Ordenagailuak momentuan ebaluatzen du, akabo ilarak eta itxaron
beharrak. Programa ona bada, ikasle bakoitzeko datuak gordeko ditu eta
irakasleak edozein momentutan ikasle baten emaitzak jakiteko aukera
izango du, eta baita progresioa ere.
Informatika gelako antolaketa dela medio, taldeko lana suspertzen da arrakastaz. CD-ROMaren zabalpenarekin, informazioa jaso eta antolaketa lanak
errazten zaizkie ikasleei. Apal osoa okupatzen zuen hiztegi
entziklopedikoaren garaia amaitzen ari da.
Ordenagailuaren aurrean rolak aldatzen dira batzuetan. Gelako
azkarrena ez da zertan ordenagailuaren aurrean azkarrena izan behar.
Intuizioak garrantzi handia du programa batzuk erabiltzerakoan (batez
ere programa ezezagunak badira).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina