2013(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

Anna Tardos ezagutu nuen

Bi urte pasatu dira iada. Uda zen, eguzkia gogor jotzen zuen uztaileko 3 hartan. Donostia asko ezagutu gabe, goizeko 7:00etan autobusa hartu eta Miramarreko Jauregiren bila ibili nintzen. Euskal Herrian ospatzen ziren Autonomia infantil y cuidados de calidad en Educación Infantil 0-3. Aportaciones de la Pedagogia Pikler Lóczy-ri buruzko lehenengo jardunaldian nengoen. Ehundaka profesional eta ikasle elkartu ginen hortxe.

Elena Herranek emon zigun ongi etorria, eta gero Anna Tardos hasi zen. Emmi Piklerrekin lan egin duen emakume honek zerbait berezi transmititzen du. Haur txikien autonomiari eta pedagogia naturalari buruz hitz egin zuen, eta zelan helduok haurren mugimendu librea oztopatzen dugun. 


Egun horietan, Eva Kallo eta Judith Kelemen ere ezagutu genituen.

Hiru egunetako jardunaldiei amaiera emateko Anna Tardosek emandako azken hitzaldi horretan alkoak isuriten amaitu genuen danok.

Bertan egon ginenek entzun, ikusi eta sentitu genuena ulertzeko, hemen, jardunaldi horien konferentzietako bideoak uzten dizkizuet. 

Disfrutatu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina