2013(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

The Doll Test

Clark conducting the Doll Test, 
Harlem, New York, 1947



"Panpinen test" honetan, Kenneth eta Mamie Clark psikologoek lau panpinez baliatu ziren. Panpinak ezaugarri berdinak zituzten, kolorea izan ezik. Hiru eta zazpi urte tarteko haur beltzaranei lau panpinak erakusten zizkieten. Panpinak aurrean zituztela, psikologoek hainbat galdera egin zizkieten haurrei.

Zein panpin nahiago duzu? galderari, haur beltzaran guztiek panpin zuriak hautatzen zituzten, eta ezaugarri positiboekin deskribatzen zituzten.


Clark psikologoek beste test bat egin zieten haur beltzaranei. Margoztu gabeko haur irudien marrazki batzuk eman, eta haiek bezala margozteko eskatu zieten. Haur beltzaranek marrazkietako haurrak margo horiaz edo zuriaz margoztu zituzten. 


Test honen ondoriorik argiena, haur beltzek gutxiagotasun sentimendua daukatela izan zen. Clark psikologoek "prejudice, discrimination, and segregation caused black children to develop a sense of inferiority and self-hatred" baieztatu zuten.


Egizu klik emen Kenneth and Mamie Clark psikologoei buruz gehiago jakin nahi baduzu.


Gaur egun ere, horrelako testak egin dira, hona hemen bideo bat.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina