2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea

Christianiako hiri libretik paseatzen

Kopenhageko Christianshavn auzoan kokaturiko hiri berezia da, bertako 850 biztanleek autogobernatzen dute hiria. Legalki ez bada ere, bertako biztanleek komunitate independentea osatzen dutela diote. Pusher Street inguruan antolaturik dagoen hiri honetan, taberna, denda eta kultur elkarteak daude.



Argazkian agertzen den bezala, Christianiarako sarreraren arkuan hiriaren izena idatzirik dago eta bestaldean "You're now entering the EU"

1970. urtean guraso batzuek hesi bat behera bota zuten beren haurrek libreki jolasteko eskubidea aldarrikatuz. Ekintza honek eztabaida sortu zuen Kopenhageko egunkarietan eta 1971. urtean hiri libre bat inauguratu zuten militarrek utzita zeuzkaten barrakoietan, Christianshavn auzoan.

Gaur egun, Christianian badago haurreskola libre bat, non hiri horretan bizi diren haurrek jolasten duten bitartean askatasunezko giro batean hezten dira. Haurreskola hori "organic kindergarten" deitzen da, eta naturarekin kontaktu zuzena da bere pedagogiaren oinarri.





Christiania edonork bisita dezakeen hiri librea da, beti ere hiri barneko legeak errespetatzen badira, adibidez, argazkiak ateratzea edo korrika egitea debekatuta dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina