2013(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

Amets egiten badut

Nire esperientzia faltagatik ez dakit zein den haurrak hezitzeko metodorik hoberena, ezta metodo konkretu bat dagoenik, baina badakit zerk ez dion haurrei/pertsonei ondo egiten. Nire ametsetako eskola, eskola librea da (eta ez eskola permisiboa); haurrek beraien pentsamendu propioa eratzen duten eskola bat; ikaskuntza prozesu guztien erdigunea haurra den sistema duen eskola; ohiko eskolen hierarkiaren deuseztapena dakarrena eskola anti-autoritarioa izango da; berdintasunean eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza sustatzen duen eskola; haurrei kritikoak izaten laguntzen dion giroa duen eskola; gizaki autonomoak izateko bideak eskaintzen dituen eskola bat, eta ez sistemaren morroiak bilakatzen dituenak; eskola demokratiko bat, zeinetan haur guztiek espresatzeko, hitz egiteko eta bozkatzeko aukera duten eskola; haur guztiek arreta indibiduala izango duten eskola bat, haien irakasleek ezagutuko dieten eskola bat, zeinetan guraso eta irakasleen arteko elkarlana ez da inoiz gelditzen, ikasleen gurasoek parte-hartze aktiboa izanik, horrela haien seme-alaben garapen prozesuaren lekuko zuzenak izango dira. 

        


Nire eskolan haurren erritmoak errespetatzen dira, ez daude ezagutzak neurtzeko azterketarik, ezta notarik ere ez; haurrek ez dira beti adinaren arabera banatzen, askotan adin ezberdinetako haurrak elkartzen dira ikasteko edo lan egiteko; denborak ez du txirrin zaratatsu batek markatzen, baizik eta haurrek eta momentuek edo egoerek; nire eskolan ez daude baimen eskatzeak, haur bakoitzak behar duena egingo du behar duen momentuan; ikasketa praktikoak teorikoak baino garrantzitsuagoak diren lekua, liburu gutxi eta irteera asko ahalbidetzen duen eskola; artea, sormena, gorputz hezkuntza, musika edo plastika, matematika bezain garrantzitsuak diren eskola da; nire eskolan jolastordurik gabeko edo kopiak egiteko zigorrak debekatuak daude, zigorrak moralak izango dira, beti haurrak txarto egin duen ulertu dezan eta inoiz ez hari min fisiko edo psikikoa egiteko asmoz; jostailu mega-elektroniko eta mega-modernoak alde batera uzten dituen eskola da hau, material naturalekin eta birziklatuekin lan egiten da, hemen naturaren garrantziaz jabetzen dira haurrak txiki-txikitatik; haur guztiek eskolako lanetan laguntzen dute, janaria egiten, eskola garbitzen eta haur txikienei lagunduz horrela lan guztien garrantziaz jabetuko dira.

        

Hau guztia utopia bat izango litzateke benetako profesionalik gabe, horretarako hezitzaile eta irakasle orok doktrina guzti hauetan hezituak izan beharko dira, eta horien beharraz eta horietan sinesten dutenean bakarrik izango dira haurren ikasketa prozesuaren laguntzaile aproposak.


Nire ametsetako eskola deskribatzean, ezin ditut Emmi Pikler eta A. S. Neill ahaztu (beste askoren artean, hori bai), betirako izango ditudalako nire gau-mahai gainean, noizbait lanean norabidea galtzeko zorian ikusten badut nire burua, haiengana joko dudalako aholku bila.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina