Loczyko altxorra mugimendu autonomo librea da. Emmi Piklerren hitzetan,
mugimendu autonomo librean hazten den haurrak bere gorputzaren eta
gaitasunen ezagutza osoa lortzen du, bere mugak ondo ezagutuz eta bere
buruarengan konfiantza edukiz.
Jaioberriek
mugitzeko gaitasuna garatzen dutenean, ahoz behera biratzera,
txilibueltaka ibiltzera, arrastaka joatera, esertzera, zutik jartzera
edo ibiltzera ikasteaz gain, ikastera ere ikasten dute. Zeregin
batean libreki aritzera ikasten dute, zerbaitetan interesa erakustera,
saiatzera, esperimentatzera. Eragozpenak gainditzera ikasten dute,
arrakastak berekin dakartzan poza eta gogobetetasuna ezagutzen hasten
dira, zeinak haurren eraman handiko irmotasunaren emaitza baitira
(pazienteki eta modu autonomoan behin eta berriz aritzearen emaitza).
Hurrengo bideoan, 9 hilabeteko haur batek gela batetik zehar askatasunez mugitzen da.
Poz handiaz eta lasaitasun zein konfiantza izugarriez bizi ditzagun haurren uneak eta aldaketak, ohartuta haurrek eta haien gorputzek badakitela keinu bakoitza, mugimendu bakoitza nola egin. Haurren mugimenduen garapen autonomoa, hau da, helduen zuzeneko parte hartzerik gabe ematen dena, berezkoa da eta prozesu naturalari jarraituz, haur bakoitzak bere erritmoa izango du eta inoiz ez du minik hartuko bere pausu eta mugimenduak oso seguruak izango direlako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina