2013(e)ko azaroaren 30(a), larunbata

Paideia Eskola Librea

Paideia (grekeraz παιδεια, "hezkuntza" edo "formakuntza",  παις, herrialdea, "umea").

Paideia eskola 1978ko urtarrilean abiarazi zuten Meridan (Badajoz, Espainia). Hasierako proiektua Frenegal de la Sierran garatzen hasi zen, "Eskola Askatasunean" saiakerak, ezin izan zituen gainditu administrazio frankistaren oztopoak. Iniziatiba hau, hezkuntzan zebiltzan 3 emakume profesionalen eskutik hasi zen: Concha Castaño, Mª Jesús Checa eta Josefa Martín.

Eskolaren autogestioa
 
Paideia, eskola askeak, era autogestionatuan funtzionatzen du. Paideia Kolektiboa, kooperatiba batek eta kolektibo batek osatzen dute. Kolektibo hau, eskolan, denbora-osoan, lan egiten dituzten pertsonaz osatua dago, baita eskolatik kanpo lan egiten dutenak ere, eta bere lana bukatzerakoan, eskolako jardunean sartzen dira. Bestelako lana duten pertsonek, laguntza ekonomikoa eskaintzen dute.
Erabakiak, taldekoak eta asanblearioak dira, eta pertsona bakoitzak, bere aukeren arabera ematen du eta bere beharren arabera jaso.


Eskolaren ekonomia

Gurasoek egiten duten aportazio ekonomikoa, ahalik eta txikiena izaten saiatzen dira; garraioa, gosaria, bazkaria, materiala, … langileen soldatak modu honetaz ordaintzen dute: gastu guztiak ordaindu eta gero, gainontzekoa, 5 langileen artean banatzen da. Kontuan hartu behar dugu, kooperatibako kideek, hilero ordaintzen duten kuota, soldata hauek osatzeko lagungarria dena. 

Diru-sarrera hoietaz gain, beste batzuk badaude: guraso batzuek ordaintzen duten elkartasuneko kuota, adibidez. Dena den, arazo ekonomikoak, eskolara etortzeko inoiz ez dira muga izan.
Beste alde batetik, talde libertarioetatik mota guztietako laguntza heltzen zaie; dirua, janaria, eskola-materiala...



Hamabost minutuko bideo honetan Paideia Eskola Libre aurkezten da, hezkuntza libertarioaren barruko proiektu autogestionatutako bat da. Meridan dagoen eskola honek Anarkismoaren ideiak hezkuntzaren esparruan garatzen ditu: autogestioa, askatasunezko hezkuntza, kooperazioa, antiautoritarismoa, asambladen erabilpena...




Paideia Eskolako web-gunea: http://www.paideiaescuelalibre.org/

Paideia Eskolak urtero irakasle edo hezitzaileentzako formakuntza kurtsoak eskaintzen ditu.

Gizartea aldatu arte, ezingo da aldatu hezkuntza.

Eskola «kaxa beltz» bat da, bere baitan interesik ez duena, gizarte-egituren ondorioz osoki determinatua, mugatua, baldintzatua dagoena. Eskolak egiten duen guztia hauxe da: giza kapitala sortu, kredentzialak ziurtatu, edo produkzio-harremanak erreproduzitu, hala nola ideologikoak, lan mundukoak, kulturalak eta linguistikoak.

Gizartea gatazkatsua da eta, eskolako gatazkak, azken batean, gizarte gatazken isla huts dira. Gizartea aldatu arte, ezingo da aldatu hezkuntza.




  Paulo Iztueta, 2000b: 77

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

Ikaskuntza Soziala

Albert Bandura ikasketa sozialaren arloko garrantzi handiko teorizatzailea eta esperimentatzailea izan zen. Haurren munduko erasoen zergatien bila ibili zen. 

Datu ugari eskaini ditu hain zabalak diren argudio hauek ezeztatzeko

- Haurren erasoek barruko emozio eta indarren adierazpen patologikoa dira.
- Gainerako aukerek porrot egiten dutenean, haurrak nahi duena lortzeko bidea izatea. 


Hurrengo bideoan, Bandurak ikaskuntza sozialari buruzko esperimentu baten bideoa ikus dezakegu; jokamoldeak, burutu beharrik gabe ikasten dira, besterik gabe, behaketaren bidez. Hala nola, haurrak gurasoak egiten dituen ekintza berberak errepikatzen ditu. 

Bobo panpinaren esperimentua.
 
 

2013(e)ko azaroaren 23(a), larunbata

Ama, ni ez naiz mutila, NI NESKA NAIZ.

"Cuando mi hija tenía dos años, le preguntó a su cuidadora que quién decide si uno es niño o niña. Ella le contestó que Dios. 'Pues Dios se ha confundido conmigo', fue su respuesta. Mi hija nació con genitales masculinos, pero ella siempre se ha sentido niña. Yo he tardado siete años en aceptarlo. Ella ahora es feliz y yo le voy a apoyar en todo lo que pueda", kontatzen du Zaragozako 9 urteko haur baten amak.


 
"Desde pequeña, mi hija decía y mostraba que quería ser una niña. Antes de los tres años ya hablaba de sí misma en femenino. Decía que no quería tener pene. Le gustaba ponerse vestidos, collares, pintalabios, zapatos de tacón y disfrazarse de princesa. Siempre ha querido llevar el pelo largo y ropas que parecieran femeninas. La gente me decía 'ya se le pasará'...", gogoratzen du neskaren amak.

Genero identitate 4 urterekin oso argi markatzen dute haurrek.

Eta eskola hasi zuen. "Tuvimos grandes broncas con la ropa. Quería ir al colegio con faldas o vestidos. Llegamos a un acuerdo para que vistiera mallas, una prenda neutra. En sus juegos seguía eligiendo personajes femeninos, aunque en público dejó de hablar de sí misma como chica. Los tres años de Infantil se adaptó bien, pero el paso a Primaria fue más duro. Se volvió una persona más introvertida, se escondía, pasaba vergüenza", berriro amak.


Haurra bere aldaketa propioa esperimentatzen zuen bitartean "Busqué información en internet y leí casos de niños transexuales en otros países. Yo pensaba que la transexualidad solo se daba en adultos. Hay un gran desconocimiento y muchos prejuicios sobre el tema. Descubrí que la identidad se aloja en el cerebro y no en los genitales. Yo veía que mi hija era diferente, pero no quería aceptarlo. Tenía miedo de que sufriera. Ahora veo que me equivoqué y me siento culpable por no haber actuado antes", hausnartzen du amak.


LH. 3. mailan aldaketa gehiago egin zirela gogoratzen du amak "Se dejó el pelo más largo y en clase llevaba dos coletas. En el recreo no, porque algunos niños mayores le insultaban. A la comunión de su prima también fue con coletas. A veces, en lugares donde no nos conocían, me pedía que le llamara con nombre de niña. Y si le confundían con una niña era feliz".


Aldaketa handi haurtengo udan etorri zen: "Un día me pidió que le llevara a comprar vestidos. Y que desde entonces le llamáramos con nombre de chica. Quedamos con un grupo de amigas y se lo contó. Y luego lo hemos ido contando al resto de nuestro entorno. Fue el comienzo de otra vida para mi hija. Ella decidió dar ese paso y yo le voy a acompañar y allanar el camino todo lo que pueda. Ahora es feliz", baieztatzen du.
 
Alabak kurtso berria, emakumezko arropa, izen eta identitateekin hasi du. Amak, eskolako zuzendariarekin eta irakasleekin hitz egin zuen, hauek haurrak eta transexualitatearen inguruko formakuntza jaso zuten. Egoera berria oso positiboa izan da haurrarentzat, bere ikaskideentzat eta irakasleentzat.

Eskolako zuzendariak: "Es la primera vez que vivimos una situación así en el colegio y todos lo hemos vivido con mucha naturalidad. No ha habido ningún incidente, estamos todos muy contentos. Antes de empezar las clases con los chicos, los profesores hicimos un curso de formación con Amaltea, una consultora sexológica. Me puse en contacto con el departamento de Educación. Me dieron indicaciones para que facilitáramos el tránsito de esta alumna. Hemos cambiado su nombre en las listas que están colgadas en el colegio, aunque en los documentos oficiales no lo podemos hacer. Y le facilitamos la asistencia a los baños femeninos".

 
"Quiero ayudar a mi hija y a muchos otros niños que viven esta situación. Los adolescentes transexuales sufren especialmente. Hay un índice muy alto de suicidios en este colectivo. La transexualidad se asociaba antes al oscurantismo, a la marginalidad, al espectáculo. Aún hay desinformación y prejuicios, pero la sociedad está cambiando. Hay una gran cantidad de personas transexuales que llevan una vida normal y exitosa. Mi hija es una niña brillante y sé que con nuestro apoyo llegará a ser lo que quiera. Conseguir que se hable de esta situación con normalidad es nuestro gran reto" amaitzen du amak. 


Elkarrizketa osorik irakurri nahi baduzu, egizu klik hemen.

2013(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

Haurreskola baten maketa

Pasa den urtean Nicolas Larburu Institutuan, Haur-Hezkuntzako Goi Mailako Zikloa ikasten geundelarik haurreskola baten maketa egin genuen.


Landutako gela 12-18 hilabeteko haurrentzat eraikita dago.

Gelan  kokatutako materialak eta gelaren antolaketa adin honetako haurren garapena sustatzeko eta erosotasunean hazteko zuzenduta dago.



Urte bateko umeen ezaugarrietan oinarrituz gelaren antolaketa eta guneak sortu ditugu.


Harrera gunea:





Txoko lasaia:



Sukaldea:
 


 Higiene txokoa: 



 Psikomotrizitate txokoa: 




 Atseden txokoa:


 Biltegia:



Maketan erabilitako materialak:


- Egurra
- Kartoia
- Gomaeba
- Plastilina
- Artilea
- Ohiala
- Zotzak
- Pintura
- Mota ezberdinetako paperak.


Lan hau Didaktika ikasgaian Izaskun Piñero, Garazi Perez eta hirurok burutu genuen.

2013(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena

Mugitzeko askatasuna

Loczyko altxorra mugimendu autonomo librea da. Emmi Piklerren hitzetan, mugimendu autonomo librean hazten den haurrak bere gorputzaren eta gaitasunen ezagutza osoa lortzen du, bere mugak ondo ezagutuz eta bere buruarengan konfiantza edukiz. 


Jaioberriek mugitzeko gaitasuna garatzen dutenean, ahoz behera biratzera, txilibueltaka ibiltzera, arrastaka joatera, esertzera, zutik jartzera edo ibiltzera ikasteaz gain, ikastera ere ikasten dute. Zeregin batean libreki aritzera ikasten dute, zerbaitetan interesa erakustera, saiatzera, esperimentatzera. Eragozpenak gainditzera ikasten dute, arrakastak berekin dakartzan poza eta gogobetetasuna ezagutzen hasten dira, zeinak haurren eraman handiko irmotasunaren emaitza baitira (pazienteki eta modu autonomoan behin eta berriz aritzearen emaitza).

Hurrengo bideoan, 9 hilabeteko haur batek  gela batetik zehar askatasunez mugitzen da.


Poz handiaz eta lasaitasun zein konfiantza izugarriez bizi ditzagun haurren uneak eta aldaketak, ohartuta haurrek eta haien gorputzek badakitela keinu bakoitza, mugimendu bakoitza nola egin. Haurren mugimenduen garapen autonomoa, hau da, helduen zuzeneko parte hartzerik gabe ematen dena, berezkoa da eta prozesu naturalari jarraituz, haur bakoitzak bere erritmoa izango du eta inoiz ez du minik hartuko bere pausu eta mugimenduak oso seguruak izango direlako.

Non egiten dute amets haurrek?

James Mollison, Kenian jaio zen baina Ingalaterran hazi zen argazkilari honek mundu osotik zehar ibili da haur ezberdinei argazkiak ataratzen. Haurrez gain, haien logelen argazkiak ere egin ditu, eta horiekin "Where childrens sleep" bilduma osatu du.

Mollisonek munduko haurren errealitatea adierazi nahi izan du begirada tristerik edo hortzik gabeko haurrik erakutsi gabe.

 Netu, 11 urte, Katmandou, Nepal.


Joey, 11 urte, Kentucky, Amerikako Estatu Batuak.


Roathy, 8 urte, Phnom Penh, Cambogia



 

Gaur, abenduaren 11, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna (ospatzen) da eta horregatik, hemen, munduko haur ezberdinak aurkezten dizkizuet. Haurrak bai, baina haurren eskubideen arrastorik ez.

2013(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

The Doll Test

Clark conducting the Doll Test, 
Harlem, New York, 1947



"Panpinen test" honetan, Kenneth eta Mamie Clark psikologoek lau panpinez baliatu ziren. Panpinak ezaugarri berdinak zituzten, kolorea izan ezik. Hiru eta zazpi urte tarteko haur beltzaranei lau panpinak erakusten zizkieten. Panpinak aurrean zituztela, psikologoek hainbat galdera egin zizkieten haurrei.

Zein panpin nahiago duzu? galderari, haur beltzaran guztiek panpin zuriak hautatzen zituzten, eta ezaugarri positiboekin deskribatzen zituzten.


Clark psikologoek beste test bat egin zieten haur beltzaranei. Margoztu gabeko haur irudien marrazki batzuk eman, eta haiek bezala margozteko eskatu zieten. Haur beltzaranek marrazkietako haurrak margo horiaz edo zuriaz margoztu zituzten. 


Test honen ondoriorik argiena, haur beltzek gutxiagotasun sentimendua daukatela izan zen. Clark psikologoek "prejudice, discrimination, and segregation caused black children to develop a sense of inferiority and self-hatred" baieztatu zuten.


Egizu klik emen Kenneth and Mamie Clark psikologoei buruz gehiago jakin nahi baduzu.


Gaur egun ere, horrelako testak egin dira, hona hemen bideo bat.


2013(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Euskal-Herritik Saharara, eta bueltan



Irati Cifuentes, Portugaleten bizi den gaztea ez du denborarik galdu, ezta gutxiagorik ere. Ikasketak amaitu zituenetik ez da geldi egon, eta norako ezberdinak hartu ditu Finlandia edo Hungria, adibidez. Oraingoan, Sahara aldetik ibili da, eta bere esperientziari buruz hitz egiten du.

 

Zer ikasi duzu, Irati?
2011an Enpresen administrazio eta zuzendaritza lizentziatura bukatu nuen. Orain MBA bat egiten ari naiz enpresagintza sozialean espezializatua. MBAk enpresa sozialak gestionatzea eta zuzentzea ahalbidetzen du.Enpresa hauek ez dute etekin ekonomikoa bilatzen, etekin ekonomikoa etekin soziala lortzeko bailabidea da soilik. Aldi berean, pasa den astean lankidetza internazionaleko kurtso batean apuntatu nintzen.

Zertarako joan zinen Saharara?
Begirale kurtso bat ematera joan nintzen. Kurtsoa Gasteizeko Sahara elkartea http://www.saharaelkartea.org/ antolatzen zuen. Saharan kurtso bat emateko pertsona bat falta zitzaien eta ni lagundu nien kurtsoa antolatzen eta ematen Saharako errefuxiatu kanpamentuetan. Gu El Aaiun Wilaya-n egon ginen. Proiektuak 3 hilabete  irauten du eta azkenean hango 30 Saharawi begirale titulua lortzea du helburu.

Zer izan zen Saharara joatea bultzatu zintuena?
Azkeneko bi urte hauetan berrikuntza sozialeko munduan murgildurik egon naiz eta hainbat erakunde sozial ezagutu ditut. Uda amaitzean lanik gabe gelditu nintzen eta pentsatu nuen aukera ona izango zela GGKE (Garapenezko Gobernuz Kanpoko Erakundea) bat barrutik ezagutzea eta han nola lan egiten den ikastea. Gainera beti nahi izan dut lankidetzako proiektu batean parte hartzea eta kultura desberdinak ezagutzea.

Zer aurkitu zenuen hara heltzean?
Han dena basamortua da, kanpamentuak basamortuaren erdian aurkitzen dira. Etxeak adobez eginda daude eta familia gehienak jaimak dituzte. Aireportutik nire familiako etxera bidean harrituta geratu nintzen errepide ondoan zabor pila zegoelako, han zaborrarekin arazo handiak dituzte irtenbide bakarra erretzea baita eta hori oso kutsatzailea da. Ilusio handia egin zitzaidan ere heltzean gameluak ikustea errepidea gurutzatzen eta libre ibiltzen nahi zuten lekutik.


Familia baten etxean bizi zinen. Zelako familia motak aurkitu zenituen?
Gure proiektuan Euskadin bizi den Saharawi bat dugu eta honek bere familiaren etxean gelditzea utzi gintuen. Familiak han oso handiak dira eta kasu gehienetan elkarrekin bizi dira, etxeak bata bestearen ondoan daude. Hango kulturan familian bizitzeak oso garrantzitsua da, edozertarako laguntzen dira. Harremana haien artean oso estua da eta beti tea-ren ondoan biltzen dira hitz egiteko. Beti barre egiten daude, beti umore onez.
Familia batzuetan gazteak kanpoan ikasten dute Argelian, Espainian edo Kuban. Gero familiako zenbait gizon kanpoan lan egiten dute ere eta holan sarzten da familietan.

Zein da emakumearen papera familia barruan? Eta gizartean?
Emakume Saharawia familiaren enborra da. Emakumeak errefuxiatu kanpamentuak altxatu zituzten eta haien papera oso garrantzitsua da gizartean. Emakume Saharawiak eskubide asko ditu, nahiz eta kultura musulmana izan emakumeak banandu ahal dira eta berriro ezkondu daitezke. Janzkerari dagokionez, gorputz osoa estaltzen dute, ilea ez dute erakusten baina aurpegia ez dute estaltzen beste herrialde musulmanetan bezala.


Eta haurrak?
Haurrak oso pozik bizi dira. Kanpamentuetan askatasun ososz iblitzen dira, ez dago inolako arriskurik bakarrik egoteko egunean zehar handik jolasten. Gehienak eskolara joaten dira  astean hiru edo lau egunetan. Kanpamentu bakoitzean eskola bat baino gehiago dago. Kanpoan ezin da klaserik eman bero handia egiten baitu. Materialari dagokionez, eskola gehienetan eskasa da, baina behintzat umeak klasera joaten dira. 

Hezkuntza ez-formalari buruz, skout taldeak daude kanpamentu guztietan eta astean birritan begiraleak haiekin ekintzak egiten dituzte. Begirale asko daude eta gazteen elkarteak indar handia dute han. Oso beharrezkoak izan dira umeentzako eskubideak lortzerako orduan.

Haur saharawi asko etortzen dira uda pasatzera Euskal-Herrira. 
Euskal Herriko gizartea betidanik oso solidarioa izan da. Saharako gatazkarekin ere bat egiten du eta laguntza asko eskaintzen da, bai elkarte desberdinen bidez eta bai era pertsonalean. Uda guztietan Saharako ume asko Euskal Herrira etortzen dira familia desberdinetan uda pasatzera. Saharan udan 50 gradu edo gehiago dituzte eta umeentzat Iparraldera joatea ezinbestekoa bihurtzen da. Entzun izan dut ere gabonetan Euskal Herriko familia asko Saharara joaten direla egun hauek familia Saharawiekin egoteko. Neguko tenperaturak oso leunak dira basamortuan eta aukera ona izan daiteke Gabonak eguraldi horrekin disfrutatzea.


Eskerrik asko Irati, zure denboragatik, beti hor zaitudalako laguntza emateko prest. Eskerrik asko zure azken abenturari buruz hitz polit hauek eskaintzeagatik eta argazki polit hauek bidaltzeagatik. 




Bihotzez, eskerrik asko.

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

Zer ote da Konstruktibismoa?


Konstruktibismoa, norberak bere ezagutza eraikitzean eta norberaren beharretatik eta interesetatik abiatuta ikastean datza.
 
Alde onak:

- Autonomia bultzatzen du.
- Motibagarria da, ikasleen interesetatik abiatzen delako.
- Bakoitzaren aurre ezagutzetik abiatzen da.
- Ahozko adierazpena lantzen da



Konstruktibismoaren aintzindariak.

- Maria Montessori (1870-1952)
- Lev Vigotsky (1896–1934) 
- Jean Piaget (1896–1980)